Xarnegu kultura

Urriaren 6an, 19:00etan

Dudarik ez zuetako batzuek badakiketela xarnegu hitzak zer erran nahi duen: alde batetik euskaldun kaskoin odol-nahasia izendatzen du, eta bestaldetik Euskal Herriaren ipar punta kalifikatzen du.

Bateragune eta gurutze gune den Euskal Herriaren zati hortan hizkuntzak eta kulturak nahasten dira. Aturri ibaiaren ertzeetan, Xarnegu Herria euskal kultura eta kaskoin kulturaren nahasketaren emaitza dugu. 2005az geroztik, eskualde huntako herritarrek Xarnegu Eguna ospatzen dute kultur ondarea, euskara eta kaskoineraren sustatzeko gisan.

Euskal Herria, euskal kultura, bazterrak edo pilota mundu zabalean ezagunak badira, azpimarratu behar dugu bere ipar punta, hain famatua ez dena, ez dela osoki euskalduna bainan kaskoina dela.