Sartze gorabeheratsua euskal kurtsoentzat!

Nahiz eta osasun neurriak indarrean egon, euskaltzaleek izena eman dute, ohi bezala: hirurogei bat ikasle baditugu aurten Gau Eskolako hainbat taldetan. Aste azkar batzuen ondotik, gure irakaslea Leire kontratatu dute EiTBn, irrati-esatari bezala eta lekukoa eman dio Xabiri.

Horrek Gau Eskolako talde gehienak segituko ditu ikasturte osoan. Bi astez presentzialean lan egin ondoren, Xabi telelanean murgildu da jadanik, bigarren konfinamenduak inposatzen dituen neurriengatik. Ikasturte hasiera bizkor horren ondotik, egoera lasaiaogo baten zain gaude. Izan ere, euskara ikasteak sortzen duen zirrara bizitzeko, elkarrekin egotea ezinbestekoa da!