Laburmetraiak euskaraz

Bordaleko Euskal Etxea eta Cervantes Institutoa uztartu dira hainbat euskal laburmetrairen proiekzioa antolatzeko.

Filmak Cervantes Institutoaren Youtube katean azaroak 26, ostegunean, 18:00etatik aurrera, ikusi ahal izango dituzue, ondoko estekan klik eginez :

https://cultura.cervantes.es/burdeos/fr/Kimuak—Cortometrajes-vascos/134990

“Kimuak”, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzaz, laburmetraien euskal gidoilarien sorkuntzak sustatzen dituen urteroko festibala da. Laburmetraiak euskaraz edo espainolez izanen dira, bainan frantsesezko azpidatziak eramango dituzte. Gure gizarteak gainditu behar dituen problemak galdekatzeko aukera emango dituzte filmek edo Euskal Herriko historia hurbila gogoratuko dute . Gai interesgarri horiek Bilbotik Nafarroako Pirinioetara eramango gaituzte, beste hainbat herrialdetatik pasatuz!