Ikasturtea Bordalen

“Kaixo guztioi! Xabi nauzue, Gipuzkoako kostatik zuzen zuzenean etorritako gazte donostiarra. Zientzietan lizentziatua banaiz ere, urteak daramatzat han eta hemen euskara irakasten, gazte, nerabe zein helduei.

Biziki gustutuko dut Bordaleko kale giroa eta Euskal Etxeko jendearen harrera ezin hobea. Nola ez, ardo on bat dastatzeko aukera desiatzen nago! Plazer hutsa da niretzat aurtengo ikasturtea zuekin izateaz. bertan topo egingo dugulakoan, izan ontsa!”