Euskara eskolak urtebete distantzian emanik, nola elkartu ikasleak proiektu baten inguran, topaketa fisikoak ezinezkoak direla kontuan hartuz ? Bai, zaila da… bainan ez da ezinezkoa euskaldunentzat ! Xabi eta Patrick-ek Ihes Joko birtuala gauzatzeko ideia ukan dute, Gau Eskolako taldeen ahaleginak batuz. Errezeta hori prestatzea ezin errexagoa da : Euskal Etxeko webgunean edo Agur aldizkarian argitaratutako artikuluak hartu, Gau Eskolak sortu zituen esketxak artxiboetan berreskuratu, baliabide guzti horiek astindu jokalariari proposatuko zaizkion probak asmatzeko. Bukatzeko, argazki batzuk hartu Anne-Marie presidentearekin gidoia sortu ahal izateko (bera izanen baita jokoaren heroia). Abilezia pixka bat teknologia berriekin eta Ihes Joko ederra lortuko duzu. Beraz, zuk ere jokoa ezagutu ondoko estekan klik eginez, Euskal Etxea ezagutzeko eta euskara ikasgaiak berrikusteko aukera ukanen dituzu. Zorte on !

https://view.genial.ly/6059efa4ab9ba90d649bc410