
Euskal xokoa Bordaleko SO GOOD festibalean
Hitzordua: azaroaren 17tik 19ra
Lekua: H14 biltegiko Gormant merkatu handian, Chartrons kaian / B tranbiaren Chartrons geltokian
Accoceberry erakusmahaia
Txerriki eta errezeta multzoa, ohiko euskal gastronomia Euskal Herriko produktuekin: piperrada, axoa, marmitakoa, etab.
Paries etxearen erakusmahaia
Euskal gozoak etxeko erara: euskal bizkotxa, kanuga, txokolatea, turroia, etab.
Euskal Etxearen erakusmahaia
Euskal Herriko produktu enblematikoen aukera zabala:
Irulegiko eta Nafarroako arnoak, sagarnoa, patxarana, Izarra likore berdea, Jean de Luz itsas produktuak, etab.
Lekuan bertan jatekoak: pintxoak eta “On egin” konoak, dena besta giroan, Bestalariak, Medoko Txistuak eta Bildu taldeek animaturik.