2020ko Ondarearen Egun Europarrak

Egitarauan besta eta kultura uztartuko dira beti bezala.

Irailaren 19an, larunbatarekin, bodega gaualdia izanen da gaueko 7etarik goiti: aroa gure alde balinbadugu, Euskaldunen plazan ariko gira.

Eta igandean, hitzorduaren lema gastronomia izanen da, euskal gastronomía bistan dena: goizeko 10etatik goiti, hameketako bat, eta horren karietarat Jacques Ballarinek (laukia ikusi) Pays basque – un terroir, des hommes liburua izenpetuko dauku. Bere liburuan aurkezten dituen euskal ekoizleak etorriko zaizkigu merkatu baten atxikitzerat, Euskaldunen plazan ala barnean aroaren arabera.

Bistan dena, Kantuz gure animazio-talde lehiatsuak bazterrak alaituko ditu ohi bezala. Zabal zazue ekitaldi horren berri eta zatozte ainitz!

Idazle, albistari, mokofin, Jacques Ballarin itzal handiko pertsona dugu frantses gastronomiaren munduan. Hego-mendebaleko sukaldaritzaren eta sukaldarien aldaketei so egiten die Bordaletik Euskal Herriraino.

Pays basque – un terroir, des hommes liburuarekin Jacques Ballarinek euskal probintzietan zehar bidaiatzerat gomitatzen gaitu