Euskal diasporaren eguna

Dagozkigun migrazioek ez gintuzten eraman Kalifornia edo Argentinara, baina bai “herriaren” mugak gainditzera.

Aiton-amonak, gurasoak edo gu geu Hexagonoaren toki guztietara joan ginen Bordalera etorri aurretik. Beraz, zergatik ez ospakizunarekin bat egin eta gure abenturaren berri eman? Zer herri utzi zuten gurasoek? Edo guk? Zergatik?

Ikasteko, lanarengatik, ezkontzeko eta familia izateko, etxebizitza edo familia aurkitzeko… Zer irudik mantentzen du lotura hori bizirik? Etxeak, paisaiak, aurpegiak? 

Proiektu honek ez badizu atentzioa deitzen, ahaztu ezazu! Baina gure diaspora bilduman parte
hartzea interesatzen bazaizu, idatzi testu motz batean: izen-abizenak, migrazio belaunaldia, sorterria,
joatearen zergatiak eta leku horrekin duzun kontaktua.

Zuen testua bidali: Michèle Elichirigoïty emailez: michele.elichirigoity@euskaletxea.org.