Osasun neurriak 2020ko iraileko sartzerako

Euskara ikasi nahi duzu baina osasun krisiak kezkatzen zaitu… gau eskolako ikasle talde batek bideoklipa sortu du zu lasaitzeko !

2020ko iraileko sartzean eta osasun egoerak inposatzen duen bitartean :

Ikasleek :

  • gel hidroalkoolikoa ikasgelaren atarian ukanen dute ;
  • segurtasun distantziak mantenduko dute mahaietan instalatuak egon ondoren ;
  • maska eraman beharko dute Euskal Etxera sartzeko eta ikasgelan jarririk egon arte.

Irakasleak :

  • maska eramango du ikasleengana hurbiltzen denetan ;
  • arbelean idazteko banakako markatzailea emango die ikasleei ;
  • eskuak garbituko ditu edozein material banatu baino lehen.

Konfinamendua inposatzen bazaigu berriro, distantziaz mantenduko dira euskara eskolak.