Irakasle berria 2020ko irailaren sartzean

Datorren 2020ko irailean, irakasle berria etorriko zaigu Bordalera. Estitxu eta Maria aurrekoek egin zuten bezala, berak ere Bordeaux Montaigne unibertsitatean eta Euskal Etxean arituko da.

Esaldi batzuk idatzi ditu bere burua ikasleei aurkezteko :

Kaixo lagunak! Leire naiz. Iruñeako neska jator eta alaia. Kazetaria naiz formakuntzaz baina, euskara irakasle lanetan aritzen naiz. Hizkuntzak aunitz maite ditut batez ere, gure euskera kuttuna. Oso kirolaria naiz, futbola, squas eta padela dira nire gogokoenak. Irakurtzea eta idaztea gustatzen zait, musika zuzenean entzutea eta kontzertuetara joatea ere bai. Bukatzeko gourmanta galanta naizela aitortuko dizuet, jatea munduko plazerrik handiena da niretzat. Oso pozik nago datorren urtean euskal etxean lan eginen dudalako. Ez dizuet gauza gehiago kontatuko misterioari ere tartetxo bat utzi beharko diogulako. Zuek ezagutzeko irrikitan nago. Muxu bat eta laister arte!