Presentzialean :

Norbera talde batean kokatua izanen da, bere mailaren arabera eta 2 orduko klasea izanen du, astean behin, arratsean, ikasturte osoan (30 aste, 60 ordu guztira).

Gau eskolako ordutegia 2020-2021 ikasturtean

Ikasturtearen lehen astea 2020ko irailaren 14tik 18ra izanen da. Irakaslea Leire Martinez Erize izanen da.

Informazio gehiago lortzeko, Gau Eskolako arduradunarekin kontaktua hartu :
Patrick Urruty, gaueskola@euskaletxea.org, 06 85 55 37 37.

Urruneko eskaintza :

Euskal Etxera etorri ezin dutenenei, hiru ataletako urruneko eskolak eskaintzen zaizkie : BOGA plataformaren erabiltzea (onlineko baliabideak eta ariketak), banakako tutoretza (jarraipena eta ahozko elkarrizketak skypen bitartez).