Denak kantuz eta dantzan gualdia

Martxoaren 12an, ostegunean, 19:30etan

Zatozte ainitz gurekin kantatzera, kantatzen ikastera edo entzutera, eta mutxikoak dantzatzera ere bai, barraren inguruan, jaki tipikoak dastatuz.

Usaian bezala, euskal errepertorioaren klasikoak kantatzera gomituak izanen dira, parte hartzaileak denek batean. Kantuen hitzak pantailan erakutsiak dira. Jai giroan eta umore onenean !

Topagune ere baita, gure kontuar berriaren inguruan. Jatekoa eta edatekoa proposatuko dizuegu.