Mintzaldia euskal dantzaren infuruan

Martxoaren 26an, 19:00etan, Xabier Itçainak mintzaldia eskainiko digu “Dantzarako soinulariak Lapurdi-Baxenabarren: ikuspegi historiko bat”.

Ipar Euskal Herriko ohidura dantzatuak frango untsa aztertuak izan badira, dantzarako soinua eta soinularien historioa ez da baitezpada landua izan. Iturri historikoetarik abiatuz, kondaira luze horren ezaugarri zonbeit aipatuko ditu mintzalariak, XVI. mendetik hasita. Ohi bezala hitzaldia zintzur-bustitzearekin bukatuko dugu. Eta nolaz ez dantza batzuk erakutsiko dira!