Propulsé par HelloAsso

Euskal hamarretakoa eta dedikapena

Datorren martxoaren 22an, igandearekin, 10:30etatik goiti, euskal hamarretakoa antolatuko dugu (20 eurotan). Mahaian gosaria, entsaladak, xerrikiak, gasnak eta Mathildek asmatutako beste hainbat plater.

Azken Denak Kantuz gaualdian egon zen Patricia hor izanen da ere mataham gozoak eta gaziak prestatzeko. Kantuz taldeak eguna alaituko du, noski. Aspaldiko igandeko bazkariak aipatzen dituzten adinekoak present izango direla espero dugu (mahaian zerbitzua eman ahalko zaie).

Errerserba hartzea aholkatzen dugu Hello Asso-ren bitartez edo Euskal Etxean (kontaktua@euskaletxea.org, 05 47 79 41 18).