Gabon azokak Euskal Etxean

Abenduaren 7an eta 14ean gure lokala Gabon azoka bihurtuko da eta 7an, Kantuzek azoka girotuko du. Taberna irekita egongo da eta dastatzeko zerbait eskainiko da.

Azken irekitzea : Abenduaren 21ean, 10:00tik 18:30ra

7an, larunbata, hainbat artisau eta ekoizleei ongietorria emango diegu:

  • Harizuri, modu ekologiko eta etikoan ekoitzitako jantzi originalak. Euskal Etxeko errugbi taldeko jokalaria den Lucas Petrissans da kamiseta eta jertse hauen sortzaile gaztea.
  • Trois p’tits bois, egur birziklatuarekin egindako produktuak. Tailerra Baionan dago. Aperitiborako egur-taulak, lanparak, argimutilak…
  • Les Créations de la Fée Minime, nezeserrak eta sakeleko gauzak uzteko erretilu txikiak. Tailerra Baionan dago.
  • Sativa, gaztain-irina sortzeko errota Bidarrain. Ezinbestekoak diren produktuak: gaztain azukretuak, gaztain-krema, baita gaztain-garagardoa eta glutenik gabeko beste produktu batzuk ere.
  • Les Pépites d’Emilie, euskal pastelak, cookie-ak, biskotxak, euskal gailetak eta espezia-biskotxak.
  • Rose J. Kalaka idazleak helduentzako, haurrentzako eta nerabeentzako edo helduak diren gazteentzako (young adult fantastique) idatzitako eleberriak aurkeztuko ditu. Bere obrak Euskal Herriari buruzko erreferentziaz josiak daude bera han sortu zelako.

Mathildek eta Anne-Mariek denda zabalduko dute Euskal Herrian egindako bidai batetik eskuratutako altxorrak eskaintzeko:

  • Ortzaizeko Goicoechea eltzegintzako ontziak, platerrak eta zamau-babesak.
  • Zorroak eta kuxin estalkiak Nappe végétale-n eskutik, Getariako sortzailea.
  • Arano, larruzko gerriko eta beste produktu batzuk. Tailerra Hazparnen dago, Ezpeleta zurrategiko larruak.
  • Rodon euskal bitxiak, Donibane Lohitzuneko artisaua. Lepoko, eskumuturreko eta belarritakoak.
  • Louise Bougie usain-kandelak eta, nola ez, euskal pastel usaina duena dago.
  • Zuen oparientzako edo Urtezaharreko afarirako edari orijinalak: Egiazki Patxaran eta Manzana, Haze gin eta vodka, Hegiategia ardoak, Navarre Initium, Bebike, Graciano eta Bardenaseko ardoak, Irouleguyko Mignaberry eta Gorri ardoak, piper gozoekin egindako Pimençon aperitifa, hainbat sagardo eta garagardo…

 

Eskuratu dendako produktuak, bereziki:

  • Usain-kandelak
  • Euskal Herriko koloreak dituzten objektu apaingarri eta erabilgarriak
  • Paries-eko Kanougas-ak, txokolateak, espelinak (almendra garrapiñatuak) eta beste gozoki batzuk.
  • Petricorena eta Accoceberry harakinen eta Jaxi edo Ascart baserriko ekoizleen kalitatezko kontserbak, eztia, marmelada, piperrak eta antzeko beste produktuak, garagardo jela, tapentzako Pikoka barazkiak eta antzeko beste produktuak
  • Etchean egina kosmetika produktuak,
  • Ona tiss eskutrapuak, Laulhère txapelak…

Eskatuz gero, Mathildek opari pakete zoragarriak prestatuko dizkizue.