Olentzero euskal dendatik pasako da!

Zuetako askori Mathildek iaz prestatu zituen saskiak eta opari-paketeak gustatu zitzaizkizuen, eta aurten ere, kalitatezko produktu eta objektuak eskainiko dizkizuegu.

Ohi ez bezala, abenduaren 7an eta 14an 10:30etik 18:30era denda irekia izanen da. Gabonetako lehen azokan, abenduaren 7an, Euskal Herriko artista eta artisauak beren obrak aurkeztera etorriko direla espero dugu, eta, hori gutxi balitz, Kantuzeko kideek arratsaldea girotuko dute 15:00etatik 17:00etara.

Gustu guztietarako gauzak egongo dira: egurrezko, larruzko, zeramikazko artisau-produktuak, zilarrezko lauburuak, margolanak eta merkeak diren beste gauzatxoak ere.

Eta ez dira faltako gormantentzako kontserbak eta edariak. Dendara etortzea partekatzeko eta gustura egoteko momentua da eta, horregatik, jateko zerbait egongo da nekatuak diren bezeroen gosea asetzeko.

Kontatu zuen lagunei, aurten Bizarzuri Euskal Herritik pasako da eta Bordalen geldituko da, hau da Gabonen magia!