Euskararen astea

Hiru uhinak dokumentalaren proiekzioa

Abenduaren 2an, 18:00etan, Cervantes Institutoan

Nola kontatu daiteke Euskal Herriko elezahar liluragarri eta jasanezin bat? Hiru uhinak izeneko dokumentalaren helburua da. Gazte talde batek elezahar horretatik abiaturik Ito laburmetraia nola sortzen duen erakusten du Loïc Legrand egileak. Abentura hori arrantzaleen mundua eta itsasoaren fantasmak ezagutzeko parada izanen da, baita gaurko Euskal Herriko gazteen galderak eta kezkak partekatzeko ere