Euskararen astea

Céline Mounole-ren mintzaldia euskararen historiaru buruz (lehen lekukotasunetatik XX. mendea arte)

Abenduaren 3an, 19:00etan, Bordaleko Euskal Etxean

Mintzaldi honen helburua da euskara bere testuen historiaren bitartez hobeki ezagutaraztea. Nahiz eta euskararen testu gehienak XVI. mendetik aitzinakoak diren, lehenagoko lekukotasun multzo eder bat heldu da gureganaino, gure hizkuntzaren izaerari eta hedadura geografikoari buruzko informazio baliosak ekarriz.

Mintzaldi honetan denboran bidaiatuko dugu, mendez mende euskararen lekukotasunak aurkeztuz; alabaina, euskarari “bere tornuia” eman dioten autoreak begiratuki aipatuko ditugu, eta euskara estandarraren sortzeko saioen berri emanen.

Aurkezpenaren ondotik, usaian bezala, baso bat elkarrekin edateko aukera izanen da