Sagarno gaualdia

Herrian festak errepikatzen diren moduan, guk ere joan den udaberrian proposatu genuen sagarno afariaren bigarren edizioa proposatuko dizuegu.

Lehen edizioan interesatutako guztiak ezin izan genituen hartu, tokiaren faltagatik eta gainera oihartzun positiboak entzun genituen gaualdiaren ondotik. Horregatik, kirol sailak mobilizatzen dira berriro esperientzia errepikatzeko: BEER (errugbilariak), BEEP (pilotariak) eta BEEF (futbolariak) antolaketarako prest daude.

Menu tradizionala proposatuko dizuegu: bakailu tortila, legatza, txuleta, gasna, membriloa, intxaurrak. Txotx batean beteko dira sagarno basoak, nahi adina, noski. Kantuz, Euskal Etxeko animazio taldea, han izanen da giroa berotzeko. 

Sagarno afariaren bigarren edizioa urriaren 11an, ostiralean Euskal

Afariak 35 € balio du, eta zuri gorriz jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu (Euskal Etxeko kamiseta eskainiko zaie lehen aldiz etorriko direnei). Kantu-liburuxkak eskura. Harrera 19:30etatik goiti.

Izen-emateak eta ordainketak aurretik eginen dira (urriaren 4an amaitzen da izena emateko epea).

Informazio gehiago nahi baduzue, Bordaleko Euskal Etxearekin kontaktua hartu e-mailez (kontaktua@euskaletxea. org) edo telefonoz (05 47 79 41 18 asteartetik ostiral arte, 15:00etatik 19:00ak arte),

Propulsé par HelloAsso