Lurraldeetatik eskola handietara

Elkartearen aurkezpena urriaren 17an eginen da Bordaleko Euskal Etxean, 19:00etan

Nahiz eta emaitza onak ukan baxoan, hirietatik kanpo bizi diren gazte gutxik goi-mailako ikasketak hautatzen dituzte. Hainbat arrazoik baldintzatzen dute egoera hori: informazio eskasa, autozentzura, etxetik urrunera joateak eragiten dituen gastuak. Horrela, norberako ibilbideak oztopatuak dira noski, bainan gizarte osoa ere: lurraldeak ahulduak dira eta “merezikrazia” baten ametsa desagertzen da.