“Speed dating” batetik “speak dating” batera: zer esan nahi duzu?

Hainbat hautagairen artean bikote bat aurkitzeko “speed dating” izeneko elkarrizketa laburrak antolatzen ziren. Metodo hori zabaldu egin zen lan munduan, negozioak egiteko edo lanbide bat atxemateko.

Orain, atzerriko hizkuntza baten bitartez jendeak topatzeko erabiltzen dugu esamolde horren bertsio egokitua. Edonork ezagutzen duen hizkuntza, edo hobeto ezagutu nahi duen hizkuntza praktikatzeko aukera ukanen du.

Hizkuntzen kafearen kontzeptu horri “speak dating” izena ematen diogu orain. Harritua, eszeptikoa, edo duda-mudatan zaude… orduan zatoz Euskal Etxera, irailaren 26an, ostegunarekin, 18:30etatik 20:30ak arte.

EUNIC  kultur institutoen elkarteak 2019-2020 denboraldiaren lehen hitzordu hori gure egoitzan antolatuko du, Hizkuntzen Egun Europarra ospatzeko. Alemaniera, euskara, frantsesa, hebreera, italiera, portugalera praktikatu ahal izango duzu EUNIC taldeko partaideeri esker (Alliance française, Yavné zentroa, Goethe, Camoes, Cervantes institutoak eta Società Dante Alighieri).

Mintzatu ondoren, elkarrekin baso bat hartzeko eta abesti bat kantatzeko aukera izango dugu. Gaualdi hori hobeto antolatzeko, izena emaiozu Patrick Urruty Gau Eskolako arduradunari (patrick.urruty@euskaletxea.org edo 06 85 55 37 37) eta interesatzen zaizun hizkuntza esaiozu