Ondare Egun Europarreko bodega gaualdia irailaren 21ean

Urtero bezala, Ondare Egun Europarrak ospatzeko, bodega antolatuko dugu. Euskaldunen plazan ostatua irekiko dugu: Akerbeltz garagarnoa edateko aukera izanen da, baita Kupela sagarnoa ere, txotx baten bitartez. Barnean, Eztigar sagarnoa emango da, beti bezala. Janariari dagokionez taloak, pintxo-platerrak, euskal bixkotxa gozatzeko parada izanen da. Festa giroa izanen da, dudarik gabe, Kantuz taldeko abeslari eta musikariekin, nekaezineko Hélène-ren gidaritzapean. Bolondresak ongi etorriak dira, gelaren prestaketarako, sukaldaritzarako eta zerbitzurako. Kontaktua hartzen ahal duzu jadanik Anne-Marie Pédoussaut-rekin (anne-marie.pedoussaut@euskaletxea.org e-helbidean).

Euskal kantua argazkitan!

Zatozte Euskal Kultur Erakundearen erakusketarat, itzal handiko 10 kantari eta bertsolari, estreinaldia irailaren 21ean, arratsaldeko 16etan, Bordaleko Euskal Etxean