Gau eskolako ikasleek Bordaleko Euskal Etxeko denda erabili dute, tokiko produktuen promozioa egiteko, bideoz grabatutako zenbait esketxeren bitartez.

Ikasgelan, ikasleek erosketa egoeretan baliagarriak diren lexikoa eta esamolde bereziak bereganatu dituzte (agurrak, eskerrak, informazio eskaera,..). Gero, elkarrizketak idatzi dituzte bikotez edo hirukotez, dendako benetako produktuak kontuan hartuz. Testua etxean serio (ala ez serio!) ikasi ondoren, eszenatokira igo dira ikasleak, esketxak kamara aurrean biziarazteko. Muntaiaren magiari esker, saltzaile eta erosleen arteko elkarrizketak espontaneoak badirudite. Norbera bere burua euskaraz mintzatzen ikustea eta entzutea, plazer handia da beti !

Zuek ere bideoak gozatu ondoko estekan kilk eginez : KLIK