Nocitorako ibilaldia

Sierra de Guarrako Nociton, 2019ko ekainaren 8-9-10ean

Ez huts egin ! Bi toki gelditzen zaizkigu, bi uzteren ondotik.

Somporteko lepotik ez urrun, Sierra de Guarra natura parkean, Nocito herrixka duzue, 931 metroko altueran, Tozal de Guarra iparraldeko zolan. Guatizalema ibaiak zeharkatzen du.

Benetako aire-sanja da, Frantziako Pirinietako aldapez bestelako den toki ederrean : fauna eta flora, etxeen harri zaharrak. Herrixka batzuk abandonatuak dira, bainan besteak, Nocito bezalakoak, berriz sortzen dira, turismoari esker bereziki.

Animaleko arrokak bidexkaren ondotik ikus daitezke, baita igerileku natural ederrak, bainu biziak gustatzen bazaizkizue.

Abiatzea larunbat goizean, 06:00etan, Lormontik edo Pessacetik, minibusez. Itzultzea astelehenan, 21 :00etan.

Nocitoko taldekako landetxe batean lo egingo dugu eta gosaria hartu. Bazkaltzeko piknika ez ahantz, baina janari-saltegia herrixkan duzue.

Xehetasun gehiago : ibilki@euskaletxea.org