Euskal Etxea Basques à Bordeaux saloinan

2019/03/22-23 Bordeaux H14

Etxeak Sud-Ouest egunkariak antolaturiko Basques à Bordeaux Saloinan parte hartuko du. Lehen edizioa jaz egin zen: Bordeles hitz-ordu berri horek izigarriko arraskata bildua zuen, denak, antolatzaileak nola parte-hartzaileak, besta bukatu orduko ondoko edizioaz jadanik ari baitziren.

Eta beraz hitzordua hor dugu: martxoaren 23 eta 24ko asteburuan, Sud-Ouest egunkaria nagusi, Euskal Herria H14az jabetuko da. Euskal Etxeak “stand food” bat atxikiko du: jazkoa konparazione, gure saltegia kanporatuko dugu, jateko ekoizpenak barne.

Beraz, eskukaldi bat eman nahi dutenek  dei ditzatela Michèle Elichirigoity  06 87 49 86 07rat, edo emailez, edo Anne-Marie Pédoussaut, 06 64 99 03 30erat edo emailez.