Euskal gaualdia eta kontzertua urtarrilaren 26an, larunbatean

Erreserbatu Anita Parker-en kontzerturako lekua, eta sartu bere elektro swing munduan. Gipuzkoatik (Arrasatetik) datorren talde hori jazz swing eta tango artean ibiltzen da, dena erritmo modernoan. Dudarik gabe, musika bizi horrek erakarriko zaitu.

Urtarrilaren 26an, larunbatean, Biltzar ondotik, denentzako euskal gaualdia antolatuko dugu. Egitarauan :

  • 18:00etan : aperitifa, Euskal Etxeko Kantuz taldeak alaiturik
  • 19:30etan : ohiko odolki-apairua zerbitzatuko dugu, beheko solairuan buffet moduan edo lehen solairuan mahainetan, eseri nahi dutenentzat.
  • 21:00etan : Anita Parker-en kontzertua

Ostatua kontzertuaren denboran eta ondokoan idekia izanen da.

Barneko horien mugimenduarengatik eta TBM sarearen nahasmenduengatik, beharbada ordutegiak kanbiatuko ditugu

Afaria eta kontzertu : 26 euro – Kontzertua soilik : 8 euro.