Euskararen abendua

Azaroaren 20an, asteartean, 18:00etan, Cervantes Institutoan: topaketa Kirmen Uribe idazlearekin

Kirmen Uribek bere azken eleberria Elkarrekin esnatzeko ordua (Elkar, 2016) aurkeztuko du, frantsesezko itzulpena L’heure de nous réveiller ensemble (Le Castor Astral, 2018) argitaratu berria dela eta.

Espainako gerra zibiletik ihes egin eta berehala, Karmele Urrestik Txomin Letamendi musikaria ezagutuko du Parisen eta berarekin ezkonduko. Alemaniarrak Frantziako hiriburuan sartzen direlarik, Venezuelan aurkituko du babesa bikoteak. Familia, munduan zehar ibili ondoren, etxera itzuliko da frankismoaren aurka borroka egiteko.

Abenduaren 3an, astelehenean, 18:00etan, Cervantes Institutoan: Handia filmaren proiekzioa

Lehen Karlista Gerran borrokatu ondoren, Martin bere Gipuzkoako baserrira iztuli da 1836an. Han, Joakin anaia gaztea bera baino handiagoa dela konturatu da. Joakin munduko gizonik handiena bihurtuko delakoan, bi anaiak Europan zehar bidaiatzea erabakiko dute, bitxikeria fisikoa publikoari erakusteko. de faits réels.

Abenduaren 6an, ostegunean, 18:30tan, Bordaleko Euskal Etxean: Elkarrekin-Together dokumentalaren proiekzioa, Angel Oiarbide produktore eta bultzatzailearen presentziant

2016an, esploratzaile talde bat txalupa batean iritsi da Estatu Batuetako kostaldeko irla txiki batean. Arkeologoak, itsasgizonak, zientzilariak, urpekariak dira. Amerikako natiboak eta euskal arrantzaleen arteko elkarbizitza eta elkarlana izan zirela aspaldian (Frantzia eta Ingalaterrako kolonoak heldu baino lehen) frogatu nahi dute. Espedizio horrek euskal historiaren zati galdu bat berpiztuko du.