Denak kantuz gaualdia

Zatozte ainitz gurekin kantatzera, kantatzen ikastera edo entzutera, eta mutxikoak dantzatzera ere bai, barraren inguruan, jaki tipikoak dastatuz.

Hilabetean behin horrelako hitzordua dugu ! Kantuen hitzak pantailan erakutsiak dira.

10 euroko formulak jaki nagusia, deserta eta edaria barne ditu

Topagune ere baita, gure kontuar berriaren inguruan. Jatekoa eta edatekoa proposatuko dizuegu.

Usaian bezala, euskal errepertorioaren klasikoak kantatzera gomituak izanen dira, parte hartzaileak denek batean.
Jai giroan eta umore onenean !


Ondoko gaualdiak

2018ko azaroaren 15an, 20:30etan

2018ko abenduaren 14an, 20:30etan