Jo ta ke,  basque à en mourir

Jo ta ke,  basque à en mourir eleberria Alain Irigarayk Jo ta ke, basque à en mourir izenburua eman dio bere lehen eleberriari. Jo ta ke adierapena kutsu politiko batekin erabiltzen zuen ETAk: irmo jo behar da, estatu askea lortzeko.

Fikziozko obra horrekin, Peyo eta bere anaien benaulaldia segitzen dugu, 1940tik 1970era arte. Lesakako gazte hori ETAn sartzen da gertakari latz baten ondorioz, baina erakundea uzten du eta Estatu Batuetara joaten da bizitza berri bati ekiteko

Familia baten historia, iniziazio eleberria, Jo ta ke denentzako liburua da. Batzuentzat, errealitatea izan zena berpizteko aukera, besteentzat Euskal Herriko historia garaikidea eagutzeko parada izanen da.

Alain Irigaray idazlea Bordaleko Euskal Etxean izanen da, urriaren 8an, 18:30etan eleberria aurkezteko, galderei erantzuteko, liburuaren ale batzuk sinatzeko.