Goxoki: sukaldarien arrastoa segituz!

Azken bolada honetan, Goxoki sailak proposatzen dituen tailerrak bakandu dira. Gozozaleak ez daitezela kezkatu, Jean-Pierre eta Francisen motibazioa hor dago beti. Hala ere, aitortu behar da bi sukaldariak ez direla hain gazteak eta lan zama kostatzen zaiela. Horren ondorioz, datorren irailetik aurrera, gure betiko lagunek, hiru hilabetetan behin proposatuko dute tailerra.

Gainera, hilero, sukaldaritza saioak antolatuko ditugu beste sukaldari baten gidaritzapean. Azkenik, hilero, larunbat arratsaldean, gozotasunaren inguruko tailerra proposatzen saiatuko gara.

Zuen nahiak helarazi ahal dizkidazue, harrera bulegoko Mathilderi aipatzen ahal diozue (mathilde.rossetti@euskaletxea.org), berak lagunduko baitigu aktibitate horiek martxan jartzeko.


Ondoko tailerrak

2018ko urriaren 9an, Francisekin, izen emateko eta argibide gehiagorako: francis.zugasti@euskaletxea.org

2018ko azaroaren 20an, Mathildekin, pintxo taillera – 15 € – izen emateko eta argibide gehiagorako: mathilde.rossetti@euskaletxea.org