Asteburu ibilaldia

Irteera Aldudeko ibarrean irailaren 29-30ean

Bi ibilaldi programatu ditugu. Irteera guztietan bezala, erosotasuna, bizikidetza eta prezio apalak uztartzen
saiatuko gara:
● garraioa mini-autobusez: abiatzea larunbatean, goizeko 7etan eta itzulera igandean, 20:00etan inguru;
● eguerdiko piknika larunbat eta igandean (etxetik eramatekoa);
● larunbat gaueko afaria Pierre Oteizaren etxean, gaua Aldudeko aterpe batean (4/5 pertsona gela bakoitzean), edo Arrosan (2/4 pertsona gela bakoitzean), gosaria barne.

Ohore handia izanen da guretzat Pierre Oteizaren eremura sartzea euskal xerriaren hazkuntza eta eraldaketa
ezagutzeko, baita bere etxean afaltzea ere, musikariak eta kantariak lagun.

Banakako prezioa: 75€ (50€ haurrentzat).

Informazioak eta izen-emateak (40€ txekez edo transferentziaz): e-mailez ibilki@euskaletxea.org helbidean edo
telefonoz 05 56 45 03 05 / 06 42 62 92 13 zenbakian (Jean-Marc Goyhénèche).

Parte-hartzaileen kopurua mugatua izanen da (24 pertsona). Gaueko afaria bakarrik interesatzen bazaizu, Anne-Marie Pedoussaut-ri izena eman (06 64 99 03 30).