Bordaleko Euskal Etxeak euskara ikasteko aukera ematen dio edonori.

Presentzialean :
Norbera talde batean kokatua izanen da, bere mailaren arabera eta 2 orduko klasea izanen du, astean behin, arratsean, ikasturte osoan (30 aste, 60 ordu guztira).

Urruneko eskaintza :

Euskal Etxera etorri ezin dutenenei, hiru ataletako urruneko eskolak eskaintzen zaizkie : BOGA plataformaren erabiltzea (onlineko baliabideak eta ariketak), banakako tutoretza (jarraipena eta ahozko elkarrizketak skypen bitartez).

Sartzea 2018ko irailaren 17tik 21ra doan astean izanen da.

Xehetasun gehiago : Patrick URRUTY gaueskola@euskaletxea.org e-mailez edo 06 85 55 37 37 telefonoz.