Mugimendua Euskal Etxeko sailetan!

Ibilki sailaren bulegoaren aldaketaren ondotik, irteerak Euskal Herrian antolatzea erabaki dugu, gure herria ezagutaraztea Euskal Etxeko helburua baita.

Turismoa eta kirolaz gain, gure txangoei esker historia, kultura eta gastronomia ezagutarazi nahi dugu, girorik onenean.

Hiru asteburu programatu ditugu jadanik, ekainaren 10-11an, irailaren 22-23an eta azaroaren 10-11an. Mini-busez abiatuko gara larunbatean eta igande gauan itzuliko. Gainera, gaua han pasatuko dugu (afaria, logela aterpe batean, gosaria). Formula horrekin, gastuak mugatuak izanen dira denek parte hartu ahal izateko.

Txangoetan izena emateko, Euskal Etxeko kide izan behar da eta segurtasun pertsonala ukan. Gutxieneko osasun fisikoa beharrezkoa da, mendia baita eta bidetxoak ez baitira egokituak, nahiz eta desnibelak mugatuak izan (600m edo 800m egunero).

Osasun fisikoa mantentzeko, Ibilkik gimnasia saioak proposatzeko asmoa du, urtean zehar, Euskal Etxetik hurbil. Interesatuak direnekin aztertuko dugu saio horien antolaketa (egunak, edukia, frekuentzia). Garona ibaia hurbil dagoenez, Euskal Etxetik abiatuko diren ibilaldiak antolatzea ere erraza izanen da.

Xehetasunak lortzeko edo gomendiak emateko, Anne-Marie Pedoussaut arduradun berriarekin hartu kontaktua, 06 64 99 03 30 zenbakian, telefonoz, edo anne-marie.pedoussaut@euskaletxea.org e-mailez.