Eneritz Furyak kontzertuan ekainaren 28an

Ekainaren 28an, 21:00etan, Eneritz Furyaken blues eta folk unibertsoa ezagutzera zatoz.

Doinu gozoa eta misteriotsua, ezohiko ahotsa, Eneritzek poesiaz eta energiaz eramaten du entzulea bere baitara.

Sarrera 5€koa izanen da. Bildutako dirua artistarentzat izanen da. Euskal Etxeko ostatua irekia izanen da kontzertu aurretik eta ondotik, edari bat hartu ahal izateko.