Bordaleko Euskal Etxea Arnoaren Bestan!

Jaz, gure elkarte maitearen 70. urtebetetzearen karietarat Ibaiaren Bestan parte harturik, aurten Arnoaren Bestaren izanen gaituzue!

Bordeaux Fête le Vin delakoaren hogoigarren edizio hau ekainaren 14tik 18rat eginen da, etaarras berezia izanen da. Alabainan mundo zabaleko bela-untzi ederrenetariko batzuk etorriko dira, eta antolatzaileek zortziehun mila bisitari goaitatzen omen dituzte.

Alde batetik, Euskal Herrigunearen bidez: Maison Accoceberry, Maison Pariès eta Onetik ondoan izanen zaizkigularik, Bodega xoko bat ukanen dugu. Pintxoak, On egin delakoak bai eta ogitartekoak izanen dira salgai.

Bestaldetik, gure elkarteak animazio ainitz proposatuko ditu Kantuz bere taldeari esker, bai eta beste hiru taldeei esker: Baionatik etorriko zaigun Indianoak taldea, bordales-baionesa den Txanbelaxtoan taldea eta Léognango Band’a Léo Bordaleko Euskal Etxea Étoile du Roy izeneko itsasunztian eginen den euskal gaualdian izanen da ere bai. Xehetasun guzia erdialdeko folletoan!

Boluntario gisa parte hartu nahi duzu? Dei zazu Michèle Elichirigoity 06 87 49 86 07rat, edo emailez michele.elichirigoity@euskaletxea.org-erat.

Zatozte ainitz!