Euskara ezagutzeko ikastaldia

Euskal Herria eta euskal kultura maite dituzu, baina oraindik ez duzu hartu euskara ikasteko astirik? Zure gurasoak edo aiton-amonak euskaldunak izan ziren eta haien ondarea berreskuratu nahi duzu? Euskal kantuak eta jatetxeetako menuak hobeto ulertu nahi dituzu?

Zatoz ekainaren 25etik 28ra Bordeleko Euskal Etxean egingo den 12 orduko (4 goizeko) ikastarora!

Etorri eta udan Euskal Herrian euskaraz komunikatzeko esaldi batzuk ikasiko dituzu!

Animatu, izena eman eta euskal diaspora zabal dezagun!

Taldea izen-emateen arabera irekiko da, gutxieneko kopurua 8 ikaslekoa izango da.

Ikastaroaren prezioa 45 eurokoa izango da Euskal Etxeko bazkideentzat (edo 60 euro besteentzat, eta 2018 urte bukaerara arte kide bihurtuko dira horrela).