L'équipe des vétérans

 

Errugbi saila, lehiaketa sorta batean aritzen

2017tik, Bordaleko Euskal Etxea Rugby (BEER) saila Frantziako Errugbi Federazioan sartu da. Aurtengo denboraldian, 5eko errugbi talde horrek Côte d’Argent Komiteak antolatzen duen BURDI FIVE izeneko zirkuituan parte hartzen du.
BEER saila hogeita hamar bat lagunek osatzen dute. Lehiaketa horretan, bi ekipo arizen dira:
  • gazteak (35 urte baino gutxiago duten hamar bat gazte)
  • eta beteranoak (35 urte baino gehiago duten jokalari esperientziadunak).
Orotara, Komiteak zazpi lehiaketa programatu ditu (sailkapenerako sei ekitaldi, gehi finala), hilabetean behin, urritik ekainera arte (finala ekainaren 20an jokatuko da).
Maiatzaren 24an, ostegunean, 19:00etatik goiti
BEER sailaren ekipoa inplikatuko duen BURDI FIVE zirkuituaren txapelketa, Cadaujac hirian