Crédit Agricole Mutuel Pyrénées Gascogne-ren Presentzia

Azken urte hauetan, Crédit Agricole Mutuel Pyrénées Gascogne (Iparraldea barne) Bordaleko Euskal Etxearen partaidea da. Elkartearen bulegokoekin adosturik, gure harremanak sendotzea erabaki dugu, denon onerako.

Horrela, Bordaleko Euskal Etxean izango gara datorren martxoaren 29an, ostegunean, 15:30etatik goiti, gure lehen permanentzia proposatzeko.

Zatozte ainitz gure aholkuak, aukerak, eta plan onak ezagutzera. Kide bezala, eskaintza bereziak badituzu hainbat produktu eta zerbitzutan.

Crédit Agricole Mutuel Pyrénées Gascogne-ren bezeroak izan ala ez izan, beste kidei ere ezagutarazi gure zerbitzuak. Zuk bezala, haiek ere profitatzen ahal dute gure eskaintzez. Sorpresa bat izanen da partehartzaileentzat! Laster arte!