2018ko Bordale-Irunea-Bilbo bizikleta irteera

Bordaleko Euskal Etxea, Stade Bordelais ASPTT, Iruneako GET, Bilboko SCB eta UITE txirringa elkarteek Bordaletik Bilbora doan ibilaldiaren hirugarren edizioa antolatzen ari dira.

Aurten, ibilaldia egokitua izan da Nafarroa zeharkatzeko, Foru Komunitatea 2017an euroeskualdean sartu izana ospatzeko.

Gertakari horrek, maiatzaren 10, 11 eta 12an, berehun txirrindulari eramango ditu Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako errepideetan (Euroeskualdea lehen partaidea baita).

Lehen etapa Bordaletik Akizerainao joanen da, geldialdia Commensacq herrian eman ondoren (orotara 154 km, 600 mko desnibela).

Orreagatik pasatuko den bigarren etapa, gogorrena izanen da (164 km eta 1900 mko desnibela). Akizetik Irunera joanen dira parte-hartzaileak, bainan Donibane-Garazin geldituko dira hornitze-momentuan. Fisikoki nekagarria izanen da etapa, hiru porturi aurre egin beharko baitie txirrindulariek.

Azkenik, hirugarren etapa Irunea eta Bilbo artean izanen da (250 km, 1195 mko desnibelatua). Mendian izan arren, Irunetik Bilbora doan bidea ziztu bizian emanen da. Etapa bakoitzean, animazioak izanen dira, kirola, kultura eta elkarbizitza uztartzea baita gure helburu nagusia.

Gure hurrengo zenbakian, gertakari horren txostena argitaratzea ez dugu ahaztuko. Bitartean, xehetasun gehiago aurkitzen ahalko duzue ondoko webgunean: www.bordeauxpamplona-bilbao-2018.fr.