Urtarriletik martxo arte, Euskal Herrian, Europako beste lekuetan bezala, usantza zahar ainitzek neguaren bukaera eta primaderaren hasiera ospatzen dute. Garizuman sartu aitzin, ihauteriekin bukatzen diren besta horiek forma bereziak hartzen dituzte Euskal Herrian.

Xiberoko maskaradak

2018ko  maskaradaren « entseinaria »  Urdinarben. Iturria : Florence Bec

2018ko maskaradaren « entseinaria » Urdinarben. Iturria : Florence Bec

Urte guziz, Xiberoko herriek erabaki behar dute maskarada nork antolatuko duenez. Deliberoa hartu ondoren, herri batek negu osoan prestatu behar du maskarada. Lehenik bere herrian emaiten dute maskarada eta gero beste herrietan ibiltzen dira, otsailetik maiatz arte.

Maskaradak goizean hasten dira barrikadekin : parte-hartzaileek maskarada errezibitzen duen herrian sartzeko, sinboliko, barrikadak gainditu behar dituzte. Horri esker ongi etorriak dira : dantzak eta bertsuak emaiten dituzte, eta  tokiko jendeek janari eta edariak oparitzen dizkiete.
Arratsaldean ikuskizuna ematen da herriko plazan : antzerkia, dantzak, pasatutako urteko gertakariei buruzko kronika satirikoak. Pertsonaiek bi talde nagusi osatzen dituzte, beltzak eta gorriak, Frantziako iraultza aitzineko gizartea irudikatzen dutenak. Gorriak gizarte onekoak dira, ordena eta oreka errepresentatzen dute, ongi jantziak dira. Beltzak eta buhameak aldiz, desoreka eta gaitzaren aldekoak dira, gorriak beti kitzikatzen dituzte.

Lehen, maskaradak antolatzea errezagoa zen, gazteak gehiago xiberoan egoiten baziren. Azken urteetan, ez da hain errexa, bainan aukera ona da gazteak eta zaharrak denbora elkarrekin pasatzeko, besta egiteko, eta ondoko herrietako jendeak ezagutzeko.

Baxe Nafarroko libertimenduak

Bolantak 2018ko libertimenduan, Donibane-Garazin. Iturria : Florence Bec

Bolantak 2018ko libertimenduan, Donibane-Garazin. Iturria : Florence Bec

Duela 15 urte, Antton Lukuk, talde txiki batekin, « Libertimendua » izeneko tradizioari arnasa berria ematea deliberatu zuen. Garazin, eta orokorrean Behe Nafarroan, ihauteriak ospatzeko manera horrek bi fase baditu : lehenik, santibate egunean, talde bat pasatzen da, ostatuz ostatu, edari eta janari eske. Beranduago, beste egun batean, Libertimendua ospatzen da ; musikariak eta dantzariak herriko karriketan ibiltzen dira. Gero, zikin eta gaizki jantzitako zirtzilek antzerkia ematen dute, urteko gertakariak aipatzeko eta kritikatzeko. Bertsulari talde batek antzerkia komentazen du. Tarteka, dantza batzuk ere ematen dituzte. Egun hori bazkari on batekin bukatzen ohi da.

Kaskarotak lapurdin

Beskoitzeko kaskarotak. Iturria : www.eke.eus

Beskoitzeko kaskarotak. Iturria : www.eke.eus

Lapurdin, ihauteriak ospatzeko, « kaskarotak » antolatzen dira herri zonbaitetan.
« Kaskarot », besta honetako pertsonaiei ematen zaien izena da : galtza xuriak, txapel loreduna eta espartinak daramatzate. Etxez etxe ibiltzen dira dantzak eta kantak ematen, egun osoan. Horien truke jabeek janaria eta edaria eskaintzen dizkiete.
Eguna bukatzeko « San Pantzarren auzia » antolatzen dute herrikoek plazan, eta bukaeran neguko gaitz guztiak irudikazen dituen pertsonaia erretzen dute.

 

Christine, Florence, Hélène, Marie-Pierre, Gabrielle, Cyril, Marc, Ximun, Gau Eskolako ikasleak