Denak kantuz gaualdia

2018ko martxoaren 2an, eskusoinulariekin eta gitarra joileekin.

Zatozte ainitz gurekin kantatzera, kantatzen ikastera edo entzutera, eta mutxikoak dantzatzera ere bai, barraren inguruan, jaki tipikoak dastatuz.

Hilabetean behin horrelako hitzordua dugu ! Kantuen hitzak pantailan erakutsiak dira.

10 euroko formulak jaki nagusia, deserta eta edaria barne ditu

Topagune ere baita, gure kontuar berriaren inguruan. Jatekoa eta edatekoa proposatuko dizuegu.

Usaian bezala, euskal errepertorioaren klasikoak kantatzera gomituak izanen dira, parte hartzaileak denek batean.
Jai giroan eta umore onenean !