Mintzaldia : “Euskara: arraroa, txikia, isolatua, zaharra… ala ez ? “

Abenduaren 2an, larunbatean, 14:30tatik aurrera,

Mériadeck liburutegian

 

Euskararen jatorri ezezagunak, bitxikeriak, isolamenduak eta, funtsean, misterioak Europako eta munduko ikertzaile eta kuriosoak erakarri izan ditu. Alta, euskararen gaineko ikuspegi horrek, bereziki azken mendeetan hanpatuak, badu mitologiatik eta begirada erromantikotik zerbait, eta ez da beti ongi ezkontzen hizkuntzalaritzak, zientziak, erakusten digunarekin.

Saio honetan Maitena Duhalde (frantsesez) euskarari buruz egindako zenbait baietzapen mitotik ala errealitatetik hurbilago dauden erakusten saiatuko dira, euskarak munduko hizkuntzen artean duen tokiari erreparatuz.

Mintzaldi bera (espainolez) Ekaitz Santaziliak proposatuko dio Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen proiektu baten Bordale, Bègles, Loiu, Paraltako ikasle talde bati.