“Kalebegiak” filmaren proiekzioa

Abenduaren 4an, 18:00etan, Cervantes institutoan

“Kalebegiak” filma 2016an sortu zen Donostian, hiria Europako kultur hiriburua zenean. Tituluak kale eta begiak hitzak elkartzen ditu.

Oso ibilbide desberdineko hamabost zinemagilek eginik, filmak hamabi film labur biltzen ditu, Donostiari buruzko ikusmolde desberdinak ekartzen dituztenak.

Dokumentala eta fikzioa nahastu, aberastasun handiko proiektu hori gustatuko zaio publiko zabalari.