Euskal urtaroa Bordalen

14:30tan: mintzaldia “Euskara: arraroa, txikia, isolatua, zaharra… ala ez?”

 

 

17:00etan: “Soka” eta Gabrielle Duplantier erakusketen inaugurazioa

 

 

19:00etatik goiti : bodega gaualdia Bordaleko Euskal Etxean

Eguna bururatzeko, bodega gaualdi bat antolatua izanen da Bordaleko Euskal Etxean, 19:00etatik goiti. Usaian bezala, barra idekiko dugu, edaria eta jatekoa saltzeko.

Aukera izanen da denendako euskal ekoizkinetaz gozatzea, pesta giroan, Bestalariak taldearen animazioari esker.

Abenduaren 3an, igandean, ez genuen huts egiten ahal Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzea.

Ekaitz Santazilia eta Maitena Duhalderi proposatu diegu haien mintzaldiaren bertsio elebiduna (frantsesa/euskara) eta lasaigo bat emaitea, gure euskal etxeko giro intimoan. Parada ona izanen da edonork euskara entzuteko eta mintzalariekin hitz egiteko.

Kafe eta xokolate beroak zerbitzatuko ditugu aurkezpenaren ondotik.

18:00etan, Cervantes institutoan, “Kalebegiak” filmaren proiekzioa

19:00etan, Bordaleko Euskal Etxean:

gaualdi umoretsua Asisko Urmenetarekin

Asiskok bere azken albuma aurkeztuko digu, “Eusklabo alaiak” izenekoa: komiki horretan, Euskal Herriko bihotzean, hainbat pertsonaiaren bideak gurutzatzen dira. Batzuk autorearen sormenetik atera dira, besteak Daniel Defoe idazlearen Robinson Crusoé eleberritik (egokitzapen libre baten ondotik!).

Sorkuntza pipertsua, auto-trufaz josirik!

Gero Asiskok, marrazkiak, umorea eta zalantza lagun, Euskal Herria eta euskararen inguruko ustekeriak bere moduan galdekatuko ditu: Herri txiki bat da? Hizkuntza zaharra da? Estaturik gabeko nazioa da? etab. Ohiko bideetatik aterako gaituzten erantzunak entzunen ditugu!

Beti bezala, aurkezpenaren ondotik, parte-hartzaileek zerbaitxo jan eta edan ahalko dute, euskal mahai baten inguruan.