Gure elkarte maitearen 70. urtebetetzea dela eta, Euskal Egun berezi baten karietara elgarretaratzea proposatzen dauzuegu : urriaren 1ean, igandearekin, 12:30etatik goiti Euskal Etxean.

Xehetasunak / izen-emateak : Françoise Zugasti, 05 56 36 05 34, 06 22 50 56 14 (erantzunik gabe, utzi mezu bat).

Ahal bada, pagatzea aintzinagotik.

Garraiotzeko zailtasunak dituztenendako, laguntza-zerbitzu bat proposatzen dugu : aski duzue horren aipatzea izen-ematean.

Jende aski interasatuak baldin badira, ahal laiteke gauaz ere segitzea moleta afari batekin. Aski duzue erraitea izen-ematean.