Urtero bezala, Bordeleko Eskual Etxeak mus txapelketa antolatuko du 2017ko otsailaren 5ean, bere egoitzan (Palais-de-l’Ombrière karrika 7).

Irabazleak Pazkoko astelehenean jokatuko den Frantziako mus txapelketaren finalerako sailkatuak izanen dira.

Parte-hartzaileek bazkaldu ahal izango dute: 14€. Frantziako mus federazioaren izen-ematea: 12€

Izen-emateak otsailaren 3 baino lehen egin beharko dira, antolatzaileekin kontaktua hartuz:

Maguy eta Jacques Revardel: 05 56 50 63 54 edo mailez
Gratien Bordagaray: 06 21 54 00 63 edo mailez