2016ko abenduaren 13an, asteartean, 19:00etan

Bordeleko Eskual Etxean

Euskararen abenduaren parte gisa

Felix Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da. Pedagogian aditua da eta hainbat gai jorratzen ditu: imigrazioa eta hezkuntza, eleaniztasuna, kulturarteko hezkuntza. Bere ikerketengatik seihilekoa pasatzen ari da Bordeleko Unibertsitatean momentu honetan. Horrexegatik mintzaldia Eskual Etxean eskaintzea proposatu diogu.

Mintzalariak elebitasuna euskararen herrian aurkeztuko du (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroan, Iparraldean), baita hezkuntza sistemaren hizkuntz ereduen garapena eta etorkizuna hirurogeigarren hamarkadatik ere.

Mintzaldiaren ondotik, parte-hartzaileek edateko eta jateko aukera izango dute, euskal mahai baten inguruan.