Eguzki-lorea Pirinioetako magalean aurkitzen ahal dugu. Frantsesez « chardon doré » edo « cardabelle » deitutako landare horrek garrantzi handia dauka Euskal Mitologian. Izan ere, sineskeria zahar baten arabera, eguzki-lorea zintzilikatu behar da etxeen atarian izpiritu txarrak urruntzeko. Bainan kasu, gaur egun babestua dago landare hori eta debekatua da biltzea !

Eguzki-lorea eta Leizaola elkargoa

Leizaola fundazioak Youtube-n argitaratu zuen bideo batek eguzki-lorearen elezaharra kontatzen du.  1997. urtean euskal kultura eta euskara bultzatzeko asmoz sortu zen Leizaiola elkargoa.

Erbesteratua zen Jaurlaritzako lehendakaria Jesus Maria Leizaolarengandik hartu zuen izena, gure kulturaren aldeko ahaleginak gogoratzeko. Bere helburuak lortzeko hiru arlotan aritzen da elkargoa :  kulturan, noski, ekonomian (enpresei laguntza eskainiz), baita gizartean ere (berdintasuna bultzatuz adibidez).

Gau eskolako proiektua

Mitologiaren inguruko lanak egiten genituen bitartean, interneten eguzki-lorearen elezaharra kontatzen duen bideoa atxeman genuen. Soinu banda « hegoaldeko euskaraz » izanik, gure modura aldatzea erabaki genuen. Guretzat euskarazko testu bat idatzi eta ahozkatzeko aukera izan zen. Itzulpena ere landu genuen Frantsesezko azpidatziak sortuz.

Bordeleko Euskal etxeko gau eskolako beste taldeeri eta « haurrak euskaraz » sailaren txikiei erakutsi diegu bideoa, gure kondaira pozez partekatzeko.

Ondoko esteka jarraituz, gure ekoizpenaz gozatzen ahalko duzu !