Abenduaren 3an, larunbatean

Arratseko 18:30etatik 20:00ak arte

Bordaleko Eskual Etxean

Euskararen abenduaren parte gisa

Kike Amonarriz ohorezko gonbidatua izanen da Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Kike Amonarriz, Tolosakoa, umorista eta aurkezlea da ETB 1ean. Euskal filologia ikasi ondoren, soziolinguista hori euskara teknikari aritu izan zen Tolosako hirian. Bestalde, euskararen erabilera eta bilakaerari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu, tonu umoretsuz. Duela zenbait urtetatik EiTBn lan egiten du, aktore, gidoilari edo aurkezle. Telebista-joko batzuk aurkeztu egin zituen, eta pasatutako bi sasoietan, euskararen inguruko “Tribuaren Berbak” izeneko telesaioa aurkeztu zuen.

Kike Amonarrizek zenbait galderaren inguruan osatuko du bere aurkezpena:

Oso berezia al da euskara?
Nor dira gaur egungo euskaldunak?
Zein da euskararen egoera Bidasoaren bi aldetan?
Zein da bere etorkizuna?…
Mintzaldia euskaraz izanen da (frantsesez itzulia) eta “Tribuaren Berbak” telesaiotik datozen zenbait elkarrizketetan oinarrituko da (frantsesezko azpidatziak).