216ko azaroaren 28an, astelehenean, 18:00tan

Euskararen abenduaren parte gisa

Cervantes Institutoak antolatzen duen zinema zikloaren baitan, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren “Loreak” filma proiektatuko du bere egoitzan (jatorrizko bertsioan izanen da filma eta frantsesezko azpidatziak izango ditu).

Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean, beti ordu berean, beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez.
Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte.

“Loreak” filma hainbat nazioarteko festibaletan hautatua izan zen. Sari asko irabazu ditu, Palm Spring nazioarteko zinema festibalaren film latino onena, besteak beste.